martes, 21 de diciembre de 2010

ARGITALPEN DIGITALA


Watch live streaming video from jonagirre at livestream.com


SEKUENTZIA DIDAKTIKO DIGITALA:  Ohea nola egin.

Nondik nora zehaztu

Sekuentzia didaktiko digital honen bidez, ohea nola egiten den erakutsi nahi izan dugu. Horretarako livestream procaster-en bidez bideo bat grabatu dugu, sekuentziaren nondik - norakoak azalduz.


Erabilitako materiala
-          Ohea
-          Maindireak
-          Burukoa
-          Ohe gainekoa


Erabiliko diren errekurtsoak

            Ohea egiteko azalpen hau livestream procaster programaren bitartez egin dugu. Azalpen hau burutzeko web kamera erabili dugu eta gu izan gara ohea egin dugunok.


Helburuak:
-          Ohea pausuz pausu behar den bezala egitea

-          Goizetan ohea egiteko ohitura hartzea


Gaitasunak

            Ohea behar den bezala egiteko gai izatea, inorren laguntzarik gabe.


Egin beharreko ibilbidea (pausuak)

-          Lehenik eta behin ohea egiteko beharrezkoa den materiala hartu (goian aipatutakoa)
-          Ohearekin hasiz, lehenengo gauza azpiko maindirea jartzea izango da, ohe azpitik ondo sartuz
-          Ondoren honen gainean goiko maindirea jarri eta goiko aldea tolestu (bideoan ikusten den bezala). Era berean, ohe azpitik sartu ere.
-          Burukoaren maindirea jarri, maindirean bi eskuak sartuz eta burukoari tiratuz eta ondoren bere lekuan ipini.
-          Ohe gainekoa, ohe eta burukoaren gainean  jarri eta  ondo luzatu eta azpitik sartu.
-          Bukatzeko, eskua, burukoaren azpitik pasa, ohe gainekoak forma hartu dezan.



Ebaluazioa/errubrika


DESKRIBAPENA
BAI
GUTXI GORA-BEHERA
EZ
Goiz guztietan egiten du ohea


100%

0%

-100%
Ohea egiteko behar den material guztia hartu du


100%

0%

-100%
Azpiko maindirea era egokian ipini du, aldeetatik era egokian sartuz


100%

-15%

-25%
Gaineko maindirea era egokian jarri du, go iko zatia tolestuz



100%

-15%

-25%
Burukoaren maindirea inoren laguntzarik gabe jarri du


100%

-10%

-20%

Ohe gainekoa era egokian ipini du eta burukoaren azpitik eskua pasa du forma egokia hartzeko



100%


-15%


-25%










STORY JUMPER

Programa honek duen arazo bakarra, ezin dela blog-era igo da, horregatik link.a ipiniko dugu:



http://www.storyjumper.com/book/index/1194534/Elikadura-egokiaren-bila

HELBURU HEZITZAILEA
Ezagupen eta esperientziaren berreraikuntza lantzea, parte hartze aktiboa eta imajinazioa lantzea helburu nagusienak dira.
Honen bitartez ipuin ezberdinak burutu ahalko ditugu, gai ezberdinak landuz.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HAUEN ZERGATIA
Bi ataletan banatu ditugu gaitasunak. Haur Hezkuntzakoek gehienbat landuko duten gaitasuna, Hizkuntza komunikaziorako gaitasuna izango da, irakurri eta ulertzean datzalako. Lehen Hezkuntzan, aldiz, aurreko gaitasuna erabiltzeaz gain programa manipulatu ere egin dezaketenez, Informazioa tratatzeko eta teknologia erabiltzeko gaitasuna ere landuko dute.

NORI ZUZENDUA
Story Jumper lehen hezkuntzako umeen idazteko gaitasuna lantzeko aukera paregabea da. Lehengo bi zikloetarako aproposa izan daiteke, eta kontuan hartuta ikasleen adina eta gaitasunak arlo honetan, berari egokitutako lana egin ahal izango du.

ABANTAILAK
Edozein liburu sor dezakete eta era horretan umeek ikasteko modu dibertigarrian arituko dira.

BEHARREZKO BALIABIDEAK
Nahikoa izango da proiektorea eta ordenagailua egotea. Hala ere, komenigarriena ikasle bakoitzak bere ordenagailua edukitzea izango zen. Horrez gain internet beharrezkoa izango da.

TUTORIALA
Hona hemen programaren azalpena:


Watch live streaming video from jonagirre at livestream.com

JIGSAW PLANET





HELBURU HEZITZAILEA

Modu dibertigarri eta digital batean puzzleak egiteko eta erakusteko programa hezitzaile bat da.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIAK

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Puzzleak batidanik ikusi eta egin ditugu modu tradizionalean, orain daukagu aukera guk nahi dugun irudi puzzle bihurtzeko eta modu informatizatuan jolasteko.
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. Puzzleak egitea bakoitzaren eskemak garatzea da, eta aproban jartzen da bakoitzaren ahalmena, apurka-apurka maila zailagoan eginez.

NORI ZUZENDUA

Lehen Hezkuntzako lehenengo ziklotik hasita edozein pertsonari dago zuzenduta bitarteko hau.

DAKARREN ABANTAILAK

Programa honen bitartez zailtasun eta irudi ezberdineko puzzleak egin daitezke, erakargarria izango da ikasleentzat beraien gustukoa den edozein puzzle egitea.
Gainera ordenadore bitartez egitea ikasleen gustukoa izaten da, beraz, oso ona izan daiteke hau: alde batetik, puzzleak berak lantzen dituen gaitasunak, bestaldetik, programa digitalak erabiltzea dauzkan onurak.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK

Ordenadorea eta interneta, eta denak batera egin ahal izateko, arbela digitala izatea ere ongi egongo litzateke

TUTORIALA

Hona hemen programaren azalpena:

jonagirre on livestream.com. Broadcast Live Free

SCRATCH

Scratch Project

HELBURU HEZITZAILEA
Haurrek batuketak zein kenketak burutzea eta Europako hiriburu nagusienak ezagutzea ditu helburu nagusiak.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HAUEN ZERGATIA
Ariketa huen bitartez batuketak zein kenketak  birpasatzeko edo ikasteko balio du. Horrez gain, Europako hiriburuak ikasteko balio du.
Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko
gaitasuna.
Teknologia digitala erabiltzen jakin behar da scratch-a erabili edo bat egiteko.
Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna
Haurrek Scratch bat egin dezakete edozein gairi buruz. Beraz autonomia lantzen laguntzen du.
NORI ZUZENDUA
Scrath programa bereziki, umeei, ikasleei, zuzenduta dago. Scrath-aren bitartez beraien garapen kognitiboa landuko da, pentsatu behar dutelako zer sortu nahi duten eta nola garatu behar den.
ABANTAILAK
Programa honekin, nahi dugun gaia landu dezakegu (matematika, hizkuntzak, ingurugiroa...), izan ere, aplikazio anitz ditu (irudiak, soinuak...).  Umeek erabiltzeko eta ikasteko modu dibertigarria izan daiteke.
BEHARREZKO BALIABIDEAK
Ordenagailua eta internet edukitzea beharrezkoa da, programa honekin aritzeko.
TUTORIALA
Hona hemen programaren azalpena:

Watch live streaming video from jonagirre at livestream.com

VOKI




HELBURU HEZITZAILEA

Voki honen helburu nagusia haurren interesa piztea eta inplikazioa lortzea da. Haientzat motibagarria izan daiteke lagun birtual bat izatea eta horrela ikaskuntza erakargarriago bat bultzatzen dugula pentsatzen dugu.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HAUEN ZERGATIA
Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. Bitarteko honek teknologia digitala nola erabili behar den jakiten laguntzen du.

NORI ZUZENDUA

Gehienbat Lehen Hezkuntzako lehen ziklorako egokia dela uste dugu, hala ere gainontzeko zikloetan ere erabilgarria izan daiteke.

ABANTAILAK

Irakasleak zein ikasleek eman nahi duten mezua era dibertigarri eta ludikoan entzuteko balio du, era honetan haurrak motibatuko direlarik.

BEHARREZKO BALIABIDEAK
Nahikoa izango da proiektorea eta ordenagailua egotea. Hala ere, komenigarriena ikasle bakoitzak bere ordenagailua edukitzea izango zen. Horrez gain, Voki programa eta mikrofonoa interesgarria zein funtsezkoa izango zen

TUTORIALA
Hona hemen vokiaren azalpena:

Watch live streaming video from jonagirre at livestream.com

MINDOMO

0%'>

Web orri honetan sartuz eskema osoa era egokiago batean ikusi ahal izango duzu:

http://www.mindomo.com/view.htm?m=10f584b92a6d4b0b846838e95a2758c0




NORI ZUZENDUA
Ikasle eta Irakasleentzat zuzenduko genuke. Ikasleak bere apunteen sintesi bat egiteko balio dezake. Garrantzitsua da ikasleak bere ikasketetan oinarrituta garrantzitsua zer den aztertzea eta sintesi hori egiteak asko lagundu dezake bere ikasketetan.
Irakasleentzat ere herraminta baliogarria dela uste dugu. Apunte guztiak sistema honen bidez eman ditzake. Irakasle unibertsitarioak, bere ikasleei apunteak luzatzeko beste modu bat izan daiteke.

ABANTAILAK

Irakasleen apunte guztiak sartu daitezke, gainera bideo ezberdinak txertatzeko aukera horrek irakaskuntza prozesuan asko lagundu dezake. Bidioez gain, web horriak sartu daitezke informazio laguntzaile bat eskaintzeko garaian. Oso herraminta konpletoa dela uste dugu.

HELBURU HEZITZAILEAK
Mindomo programa oso tresna erabilgarria da hezkuntzan. Mapa kontzeptualak burutzeko balio duenez, oso baliagarria da ikasle zein ikasleentzat. Irakasleei dagokionez, azalpenak ematerako orduan, informazioa antolatu eta era sinplifikatutan agertzeko baliabide bikaina da. Ikasleei dagokienez, berriz, eskemak egiteko edo informazioa era garbi eta laburtuan plasmatzeko modu egokia da. Burututako eskema horiek ikasteko ere baliagarriak izan daitezke.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HORREN ZERGATIA

Haurrak teknologia erabiltzen ikasiko dute. Mindomorekin ibiltzeko beharrezkoa da haurrek ordenagailu bat izatea eta hau maneiatzen jakitea.
Gainera zientzietako alor bateko informazioa jasoko dute mindomoaren bidez.
hau guztiagatik gaitasun hau lantzen du ariketa honek.
Ariketa honekin bere hiztegia zabaltzen ari dira eta beraz gaitasun hau lantzen ari dira.
Haurrek Mindomoa sortzen badute, haien autonomia bultzatzen ariko gara. Beraz, eta horrela garatzekotan, gaitasun hau lantzen ariko ginateke.

ERABILI BEHARREKO ERREKURTSOAK

Berez, Mindomorekin aritzeko haur bakoitzak ordenagailu bat izatea, eta bertan interneta edukitzea nahikoa izango dira. Baina hala ere, garrantzitsua deritzogu pizarra digitala edo proiektore bat edukitzea klasean, irakasleak hasieran azalpenak era egokian eman ahal izateko.

TUTORIALA
Hona hemen gure programaren azalpena:


jonagirre on livestream.com. Broadcast Live Free


LIVESTREAM PROCASTER



HELBURU HEZITZAILEA

Haurrak teknologia berrien erabileran trebatzea da bitarteko honen helburu nagusia. Gainera, zer gai aukeratzen den arabera, beste helburu batzuk ere izango ditu. Programa honen bitartez edukiak azaldu daitezke.

GAITASUNAK
Programa honen bitartez lortu dezakeguna, ordenagailuaren bitartez, zerbait grabatzea, bai pantailan egiten duguna eta baita web kamerarekin grabatzen duguna ikustea.
Haurrak kamera aurrean jartzen direnetik hizkuntza erabili behar dute aditzera eman nahi dutena  azaltzeko. Gainera kontutan hartu behar dute zer hartzaile izango duen egiten ari diren bideoak.

NORI ZUZENDUA

Lehen Hezkuntzako edozein haurrentzat izan daiteke, beti ere kontutan hartu beharko dira adinak dakartzan desabantailak. Haur txikiek ezingo dute 6. mailakoek bezain ongi maneiatu programa.

DAKARTZAN ABANTAILAK

Haurrek teknologia berrien bidez ikasiko dute, eta beraz hauek maneiatzen ikasten duten bitartean beste gai batzuk ere lantzen arituko dira. Gainera haurrek etxean egin ahal izango dituzte bideoak eta gero klasean ikusiko dira hauek. Horrek klase aurrean egiteak dakartzan arazo batzuk ( urduri jartzea, nahi dena ez esatea,... ) konponduko lituzke.

BEHARREZKO ERREKURTSOAK

Ordenagailua, internet, Procaster , kamara eta mikrofonoa.

TUTORIALA

Hemen programa nola erabiltzen den azalduko dizuegu:




Watch live streaming video from jonagirre at livestream.com

PIXTON




HELBURU HEZITZAILEA

Pixton komiki birtualak sortzeko baliabidea da. Honen bitartez komikiak era sinple batean sortu daitezke. Komikiak, dibertitzeko zein entretenitzeko balioaz gain kontzeptuak barneratzeko ere erabil daitezke. Komiki hauekin klaseko gaiak tratatu daitezke. Horrela, ikasleek era motibarriago batean ikasi dezakete kontzeptu horiek. Guk adibidez, elikadura gaiarekin loturiko komiki bat sortu dugu haurrek elikadura orekatua eramaten ikas dezaten.

LANDUTAKO GAITASUNAK ETA HAUEN ZERGATIA

Komikien bidez haurrak espresatu egin daitezke eta hauetan nahi dutena adieraz dezakete. Beraz komikiak egiteak hizkuntza maila hobetzen lagunduko die.
Teknologia digitala nola erabili ere ikasi daiteke bitarteko honekin. Haurrek komikiak egin ditzakete beraien kabuz eta honekin autonomia bultzatuko dugu.

NORI ZUZENDUA

Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendua dago eta komikiaren arabera adin ezberdinetako haurrekin landu ahal izango dugu.

DAKARREN ABANTAILAK

Era dibertigarri eta entretenigarriaren bidez haurrek komiki bidez nahi duten gaia landu ahal izango dute.

BEHARREZKO ERREKURTSOAK

Haur bakoitzak ordenagailua eta interneta izan beharko ditu. Komikiak klasean jarri ahal izateko arbela digitala izatea ere abantaila izango litzateke.
 
TUTORIALA

Hona hemen programa erabiltzeko hainbat argibide:




Watch live streaming video from jonagirre at livestream.com

lunes, 20 de diciembre de 2010

5. EKARPENA: Teknologia berrien abantailak eta disabantailak




Nondik hartu dugun

http://www.youtube.com/watch?v=0y93Jv49bIs


Zergatik aukeratu dugun

Teknologia berrien  abantail eta desabantailen inguruko ekarpen bat egitea beharrezkoa ikusten genuelako, baita interesgarria iruditu ere.

Iruzkina


            Youtuben aurkitu dugun bideo hau, gure asignaturaren inguruko abantailak eta desabantailak adierazten ditu, teknologia berriak arlokoa hain zuzen.
            Bertan honek dakarren hainbat desabantaila adierazten ditu, horietako bat eta oso garrantzitsua, umeen artean geroz eta gehiago zabaltzen ari den bakardadean dibertitzeko joera aipatzen du, gehienbat euren entretenimenduan teknologia bereen sarrerarengatik sortutakoa. Duela hainbat urte adibidez, umeak kalera irteten ziren dibertitzera, eta bertan beren lagunekin aritzen ziren jolasean, gaur egun gertatzen dena bestalde guztiz kontrakoa da. Lehen etxean aspertu egiten zirela esan daiteke, orain berriz bideojokoak, ordenagailuak…hau da, teknologia berriek indarra hartu dutenez, etxean geratzeko joera hartzen dute haurrek.
            Bideo honetan ere, gabonetan teknologia berriek duten boom-aren berri ematen da, haur gehienek bideojoko berriak edo ordenagailurako joko berriak izaten baitira eskatzen dituzten opari gehienak, bizikletak, mahai jokoak eta kirolekin zerikusia duten opariak alde batera utziz.
            Badakigu teknologia berriek sekulako garrantzia dutela gaur egun, eta baita eguneroko bizitan asko lagundu diezazkiguketela, erraztasunak emanez, baina denak ez dira onurak teknologia berriek adibidez gizartea aldatzea bait dakar, pertsonei biziari beste ikuspuntu bat emanez.
            Dena dela, hezkuntzan horrelako teknologiak aplikatzea ez legoke batere gaizki egongo, hezkuntzarako baliagarriak izan baitaitezke.

4. EKARPENA: Teknologia berrien arazoa hezkuntzan

Check out this SlideShare Presentation:

Nondik hartu dugun



Zergatik aukeratu dugun

Hezkuntzari eta teknologia berrien inguruko artikuluak bilatzen ari ginela, honako hau aurkitu genuen. Bilatzen ari ginen gaikoa zenez besterik gabe aukeratzea erabaki genuen, gainera klasean emandako programa berri hauetako batetik hartutako artikulua da: slidesharekoa hain zuzen.


Iruzkina


         
            Gaur egungo gizarte honetan, geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari dira teknologia berriak, horregatik, beharrezkoa da baliabide berri hauek hezkuntza munduan sartzea. Dena dela, hau ez da egun batetik bestera gertatzen den zerbait, helduen kasuan adibidez teknologia berrien erabiltzeak esfortzu handia suposatzen die, hala ere, nahiz eta horretarako zailtasunak izan, helduak kontzientziatu eta motibatu egin behar dira. Dena dela, aurrean esan bezala, nahiz eta ez den erraza izango teknologia berrien munduan sartzea, gehiago erabiltzen den heinean hainbat abantaila lortuko dira honen bitartez.
            Denok dakigunez, baliabide teknologiko berri hauek, hainbat onura dakarte, adibidez zerbaiti buruzko informazioa bilatu nahi dugun momenturako. Baina denak ez dira onurak, baliabide berri hauek erabiltzea ez baita gauza samurra izango. Horregatik ikasleei iturri ezberdinak erabiltzen irakatsi behar zaie, eta horrela, informazioa bilatu, aukeratu eta analizatuz.
            Artikulua goitik behera ongi irakurri ostean, zera esan dezakegu, hezkuntza sisteman, gaur egun bizi garen gizarte honek teknologia berrien baliabideak gehitzea eskatzen du, hau da, baliabide teknologikoak txertatzea. Horrela, denborak aurrera egiten duen heinean, hezkuntza sistema, aldaketara egokituz joango da, gizarteak goraipatzen duen eta indarrean jartzen ari den hezkuntzara eramanez: teknologien hezkuntzara hain zuzen. 

3. EKARPENA: Teknologia berriak hezkuntzan

Dirudienez, Teknologia Berriak ikastetxeetan sartu egin behar dira. Ia inork ez dauka dudarik. Dena den, gutxienez zalantza sortu behar zaigulako ustean nago: Teknologia Berriak sartu behar al dira ikastetxeetan? Zergatik?

Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz -jarraitzen dute-, Teknologia Berriak gizartean daudenez, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Nire ustez, arrazoiketa hori gezurrezkoa da. Denok dakigu indarkeria ere gizartean dagoela, baina hori ez da nahikoa gure ikasleak jotzeko edo babes teknikak erakusteko. Orduan, zergatik sartu behar dira Teknologia Berriak ikastetxeetan? Arrazoi sinpleago bategatik: Teknologia Berriek hezkuntza arloan aukera interesgarriak eskaintzen dizkigutelako, eskoletara iristeko eta sartzeko denbora luzea behar izan badute ere.

Duela hogei urte ordenagailuek izugarrizko itxaropena sortu zuten hezkuntza esparruan. Ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Helburu hori lortzeko, konduktistek geletan ezartzeko programa dexente hedatu zituzten, ordenagailua eskoletako elementu garrantzitsuena izango zelako ustean. Baina, denborak sinesmen hori ustela zela frogatu du.

Ondoren, fidagaiztasunaren garaia etorri zen. Ordenagailuak bazter batean utzi ziren, ia ezertarako ez zutela balio argudiatuz. Makina garestiak ziren eta irakasleei ez omen zieten batere laguntzen. Alabaina, azaldutako atsekabea laster aldatu zen, Internet sortu zenean informazio digitalaren garrantzia benetan ulertu baitzen. Alde batetik, testuak formatu digitalean gorde ditzakegu. Zer da informazio digitala? Papera eta informazioa bereiztea. Jadanik ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko. Lehen liburu bat bidaltzeko paketea postontzian sartu eta iritsi arte itxaron behar genuen; gaur egun, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora gehiegi itxaron behar, segundo pare bat baizik. Posta elektronikoaren edo e-mailaren bidez ia edozein dokumentu bidal dezakegu hartzaileak behingoan jasoko duela jakinez. Informazio digitalaren iraultza ulertzeko, esan daiteke, adibidez, diskete batean 870 orriko testu bat gorde dezakegula eta CD batean ia 600.000 orriko testua.

Bestalde, txat solasguneen bidez ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezaiekete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean. Txat solasguneen erabilera oso interesgarria iruditzen zait ingelesa, frantsesa edo beste edozein hizkuntza irakurtzen eta idazten ikasteko. Baina, irakasleentzat ere erakargarria da: urruti dauden irakasleak gela birtual batean elkar daitezke elkarren esperientzietatik ikasteko eta materialak elkarri eskuratzeko.

Interneti esker, eskolako web orrian gurasoei bidalitako oharrak, ikastetxearen Hezkuntza Proiektua, curriculuma, gaien apunteak, etxerako lanak, ezagupenak sakontzeko bibliografia, ordutegiak eta abar jar ditzakegu. Hipertestua ere oso interesgarria izan daiteke gai batzuk irakasteko. Ikertzaileen artean eztabaida gogorra dago hipertestuari buruz, eta seguraski, laster ikusiko dira hezkuntza munduan aplikatzeko ondorio interesgarriak. Dena den, gai horietaz guztietaz hurrengo artikuluetan arituko gara

Ikastetxean Internet izanez gero, NASAk duen web orrian sar gaitezke eta ilargiaren argazkiak jaso, edota ikasleei edozein gairi buruzko informazioa lor dezaten eskatu.

Hedabideek , orokorrean, et ordenagailuak , konkretuki, informazioaren ateak irekitzen dizkigute. Nahi dugun gaiari buruzko informazioa aurki dezakegu Internet sarean. Gure arazo bakarra informazio hori aurkitzea da.

Nire ustez, gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Horrela, gaur egungo hezkuntzaren ikuskera aldatu egin beharko genuke. Jende askok dio ordenagailuaren eginkizuna ikasleak aktibitate mekanikoetan trebatzea dela. Hezkuntzari aplikaturik sortu diren ia programa informatiko guztiak hori egiten dutela dirudi. Ikuskera hori konduktisten antzekoa da. Konduktismoa oso interesgarria iruditzen zait, baina era orokorrean hezkuntzan erabiltzeko, ez hainbeste. Nire ustez, ikasleei irakats diezaiekegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Eta horrekin batera, beste helburu garrantzitsuago bat lor dezakegu: hau da, ikaslearen autonomia sustatzea.

Hezkuntzari aplikaturiko Teknologia Berrietan sartuta gaudenok ez dakigu nola aldatuko diren gauzak, ezta norantz aldatuko diren ere. Nolanahi ere ziur gaude mundu hau mugitzen ari dela. Eta nahitaez Teknologia Berriak eta hezkuntza nonbait topatuko direla dirudi.


Nondik hartu dugun


Zergatik aukeratu dugun
Teknologia berrien inguruko artikulu bat bilatzen egon gara, eta hezkuntzarekin zerikusia zuela ikusi dugunean, dudarik gabe artikulu honen iruzkina egin behar genuela pentsatu dugu.

Iruzkina

            Argi dago, teknologia berriak, gutxinaka-gutxinaka, eskola munduan sartzen ari direla, hau da, ordenagailuek  geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari direla hezkuntza munduan. Horregatik,  gure buruari galdera bat egin diezaiokegu: egokia izango al da teknologia berriak duten garapen hau hezkuntza mundurako?
            Artikulo honek, galdera horri erantzuten dio, baiezkoa esanez, teknologia berriek dakarten hainbat aukera interesgarri eskeintzen dizkigula aipatzen da, adibidez , informazio alorrean bagiratuz, informazio digitalak dakarren aurrepausua azaltzen du,paper orriak alde batera  utziz.
            Artikuluaren mamia, teknologia berriak dakarten onuren ingurukoa da, hau dena ongi azaltzeko,  hainbat adibide ematen ditu: Aurrean aipatu dudan informazio digitala, txat-aren bidez  edozein lekutako lagunekin hitz egiteko aukera, internetek eskeintzen duen aurrepausua informazioa bilatzeko orduan…Honen bestez hau esaten da, ordenagailuek informazioaren ateak irekitzen dizkigula eta nola edo hala hezkuntza eta teknologia berriak nonbait topatuko direla dio.
            Nabari da, hezkuntza mundua  eta teknologia berriak bide berdina daramatela eta lehenago edo beranduago elkartu egingo direla, honen bestez, irakasleek lehen bailehen egin beharreko gauza, teknologia berriekin harremanetan jartzea izan beharko da, horrela, hauen erabilpena hezkuntza munduarentzat aurrepauso bat suposatuz, eta ez oztopo bat.  Dena den, aurrepausu hau, zerbait berria denez,  denborarekin lortuko den zerbait izango da, hau da, baliabide barri hauen inkorporazioa ez da bapatekoa izango, gutxinaka-gutxinaka lortuko den zerbait baizik.

2. EKARPENA: Teknologia berriak

Nondik hartu dugun




Zergatik aukeratu dugun

Interesgarria iruditzen zitzaigulako ikusteak zer-nolako baliabideak erabiltzen dituzten ikastola mota ezberdinetan.

Iruzkina

Nabaria da teknologia berriak indarra hartzen ari direla eta hezkuntzan ere bere lekua irekitzen ari direla, izan ere, teknologia hauek oso lagungarriak izan daitezke hezkuntzarako.
Hemen ikusten dugu, bi ikastetxe hauek teknologia berriak erabiltzeko era ezberdinak dituztela. Adibidez, ikastetxe horietako batean, Langile ikastolan alegia, ez diote garrantzi handirik ematen teknologiak Haur Hezkuntzan erabiltzera eta bestean bai. Gure ustez, teknologia horien erabilpena zenbat eta haur txikiagoekin hasi hobe, modu horretan, etorkizunean hauen erabilpenak nahiko ondo menderatuko dituzte.
Bi ikastetxe hauek erakusten dute nahiko interesatuak daudela teknologia berrien erabilpenean, zeren eta bietan IKT talde bat dute eta ikastetxe bietako irakasleek ikastaroak egiten dituzte programa berriak erabiltzen jakiteko.
Gure zeregina irakasle bezala ikastetxe hauetan egiten dutena izan behar da hau da, programa berrien ikastaroak egin behar ditugu, hauek ezagutu eta erabiltzen jakin ahal izateko. Modu horretan, ikasleek hezkuntza mailan aurrera joan ahala baliabide ezberdinak erabiltzen ikasiko ditu.
Bestela, irakasleok programa hauek ez baditugu menderatzen, ezingo ditugu gure ikasleekin erabili, eta hori beraientzat kaltegarria izan daiteke, izan ere, teknologia berri hauen erabilpena etorkizunean gaur egun erabiltzen denarekin alderatuta askoz handiagoa izango baita.
Bukatzeko, zera esan behar da, teknologia berrien hedapena ez dela berdin ematen ikastetxe guztietan bakoitzak bere erritmoa daramalako. Izan ere, ikastetxe batzuetan teknologiak pixkanaka heltzen diren bitartean, beste ikastetxe batzuetan jadanik guztiz sartuak daude euren hezkuntza proiektuetan.

1. EKARPENA: Teknologia berriak: telebistaren erabilera hezkuntzan

Orain dela hogeita hamar urte jendeak telebista masen heziketarako tresna ona zela uste zuen. Gobernuek diru asko inbertitu zuten telebistaren bidez hezkuntza programak garatzeko. Beti gertatu ohi den bezala, lehenengo programak nahiko txarrak izan ziren. Idatzizko testuei irudiak erantsi baino ez zuten egiten, besterik ez. Nolanahi ere idatzizko lengoaia eta irudien lengoaia nahiko desberdinak dira. Imajinatu, Errusian euskaraz mintzatuko bagina, inork ez liguke ulertuko. Ez du zentzurik aipatutako bi lengoaia horiek nahasteak. Beraz, hori ez dugu ahaztu behar.

Dena den, argi dago hedabideek arrakasta izugarria izan dutela. Seguraski, guraso askok seme-alabek eskolatik atera ondoren telebista gehiegi ikusten dutela pentsatuko dute. Estatistiken arabera, batez beste egunean hiru ordu ikusten dute telebista gazteek. Esan al daiteke gehiegi dela? Nire ustez, kasu honetan denbora ez da gauzarik garrantzitsuena. Jakina da telebistaren aurrean egoten garen denbora kontuan hartu behar dela, baina agian kalitateari ez zaio behar duen garrantzirik ematen.

Gurasoek telebistari buruz duten iritzia ezkorra bada ere, telebistak ekarpen handiak bultza ditzake ikaskuntza-irakaskuntza prozesuan. Eduki batzuk irudiekin oso ondo adieraz daitezke. Adibidez, historiako hainbat gertaera ulergarriagoak izan daitezke pantaila txikian ikusteko aukera izanez gero. Esate baterako, Berlingo harresiaren erorketa, ilargirako bidaia, sumendien erupzioak, Chernobilen gertatutakoa, baso-suteen ondorioak eta abar irudien bidez testuen bidez baino hobeto uler ditzakegu.

Gauzak horrela, sortzen zaidan galdera hauxe da: zergatik ez da, bada, erabiltzen telebista ikastetxeetan horrelako ondorio nabarmenak baditu ikasketa prozesuan? Ia inork ez dizkio ikasle bati liburuak debekatzen gehiegi irakurtzen duelako. Zergatik? Gure gizartearentzat liburuak irakurtzea telebista ikustea baino hobea delako, lehenengoek jasoagoak baitirudite. Askok diote telebista txarra daukagula, baina liburu txarrak ere baditugu. Gakoa ez da telebista ona edo txarra daukagun, baizik eta hedabide horri zein erabilera ematen diogun.

Hasieran kalitatea aipatu dut. Kalitatea zehazterakoan gutxienez bi aldagai eduki behar ditugu kontuan. Alde batetik, telebista programa bera egokia denentz; eta beste aldetik, programa hori erabiltzeko era aproposa denentz. Programa on batek ez du ezertarako balio gaizki erabiltzen badugu, eta era berean, programa txar batekin ariketa egokiak egin ditzakegu. Adibidez, jendea telebistan iragarki gehiegi sartzen dituztelako kezkatzen da, baina oso jarduera politak egin ditzakegu iragarkiak erabiliz. Galiziako eskola batean publizitateari buruzko hausnarketa interesgarriak egin zituzten. Besteak beste, galdera hauek planteatu zituzten hausnarketarako: zer ordutan sartzen dituzte iragarki gehiago? Zein motatakoak? Nori zuzendutakoak? Zein egunetan? Horiek bezala beste mila galdera sor daitezke iragarkiei buruzko hausnarketa egiteko. Froga ezazue!

Horrez gain, gelan erabil ditzakegun programak ez dute hezkuntzarako berariaz egindakoak izan behar. Adibidez, probabilitatea lantzeko James Bond-en filmaren zatitxo bat ikus dezakegu eta ondoko galderak planteatu: Kasinoan dagoenean, zein da dadoetan bi seiko ateratzeko probabilitatea? Eta gauza bera berriz gertatzeko?

Telebistaren erabilerak gelako antolaketa aldatzen du. Normalean irakasleak hitz egin eta ikasleek entzun egiten dute. Teknologia berri honekin irakasleen eta ikasleen artean zegoen komunikazio zuzena galdu egiten da. Batzuen ustez, arrazoi hori nahikoa da telebista ez erabiltzeko. Haien iritziz, irakasleak etengabe ikusi behar ditu berak esaten duenari buruzko ikasleen erreakzioak. Ni ez nago ados iritzi horrekin. Ikasleen artean esertzen bagara, beraiek pentsatzen dutenari buruzko gauza asko asma ditzakegu.

Irakasle batzuk uste dute behin telebistako programa ikusita ariketa amaitu egiten dela. Haatik, guztiz kontrakoa da. Benetako lana telebista ikusi eta gero hasten da. Telebista programa batekin informazio pila bat jaso dezakete, baina ondoren informazioa landu egin behar da. Gaur egun telebistaren munduan izugarrizko garrantzia ematen zaio informazioa jakiteari, baina informazio bat gogoratzea buru eragiketarik sinpleena da -bestela ordenagailuak ez lukete egingo!-. Guri interesatzen zaiguna da ikasleek beren kabuz pentsatzea eta erabakiak hartzea; eta hori lortzeko informazioa baino gehiago behar dute.

Baina nola landu jasotako informazio hori? Ez da erraza. Guk ezin dugu egin beraien partez. Irakasleen zeregina ikasleei informazioa antolatzen laguntzea da. Hau da, informazioa erlazionatzeko, laburtzeko, aztertzeko, aplikatzeko edo ideia garrantzitsuenak azaltzeko eska diezaieke. Beraz, lanik garrantzitsuena telebista ikusi eta gero egiten da. Gaur egun informazioa edonon aurki dezakegu, baina ez gure pentsamendua, eta ezta erabakiak hartzeko gaitasuna ere.

Telebistak gero eta merkeagoak dira. Beraz, ez litzateke ideia txarra izango gela bakoitzean telebista bat jartzea. Ikusten dudan arazo garrantzitsuenetako bat klaseek telebistaren programazioaren erritmora joan beharra da, eta hori normalean ez da gertatzen. Horretarako, bideoak aukera interesgarriak eskaintzen dizkigu. Guk erabakitzen dugu zer, noiz eta zenbat aldiz ikusi. Hala ere, bideoari buruz datorren hilabetean hitz egingo dugu.



Nondik hartu dugun



Zergatik aukeratu dugun


Teknologia berriei buruz hitz egitean beti ordenagailuetan pentsatzen dugulako, orduan, interesgarria iruditu zaigu telebistei buruzko artikulu bat jartzea.


Iruzkina

Artikulu honek oso interesgarria iruditu zaigu, hala ere, esan behar da gaur egun telebista teknologia berrietako zahar bat kontsideratu ahal dela.
Telebistako kalitateari buruz hitz egitean, esan behar dugu guraso askok ez diotela garrantzirik ematen euren umeek telebistan ikusten dutenari, hau da, berdin zaie bere adinerako egokiak diren gauzak ikusten dituzten edo ez jakitea. Horregatik, gomendagarria litzateke gurasoek beraiekin telebista ikustea, kalitatea kontrolatzeko behintzat.
Idazleak dionean gauzak irudien bidez testuen bidez baino hobeto uler daitezkeela ados gaude, gainera umeentzako beti erakargarriagoak dira bideoak liburuak baino. Izan ere, badaude bideo batzuk umeentzat oso interesgarriak direnak eta beraien bidez gauza asko ikasi ahal dituztenak, adibidez, “Erase una vez…” bezalako bideoak.
Gure ustez, ikastetxeetan zenbait ikasgaietan ematen dutenarekin bat datozen bideoak jarri beharko zituzten, hau da, liburuetan jartzen duena irakurri eta gero horren bideo bat jarri irudien bidez baita ikasteko ere. Adibidez, digestioa nola egiten den ikusi eta gero, honen prozesuaren bideo bat jarri, umeentzat entretenigarria izango baitzelako, eta ikasteko beste modu bat izan daitekeelako.
Ados ez gaudenarekin zera da, idazleak dionean gure gizartean liburu txarrak daudela. Egon badaudeliburu txarrak, baina liburu batekin umeek euren irudimena landu ditzateke, telebistaren bidez dena “emanda” emango genioke, hau da, telebista bakarrik ikusi beharko lukete eta modu horretan ez genioke utziko biderik euren irudimenari. Horregatik, lehen esan bezala, egokiago izango litzateke kasu honetan lehenengo liburua irakurtzea, eta gero horri buruzko pelikula edo delakoa ikustea, modu horretan ikusiko zuten ea beraiek euren pentsamenduan iruditutakoa bat datorren ikusten ari dutenarekin.