Watch live streaming video from jonagirre at livestream.com
SEKUENTZIA DIDAKTIKO DIGITALA: Ohea nola egin.
Nondik nora zehaztu
Sekuentzia didaktiko digital honen bidez, ohea nola egiten den erakutsi nahi izan dugu. Horretarako livestream procaster-en bidez bideo bat grabatu dugu, sekuentziaren nondik - norakoak azalduz.
Erabilitako materiala
- Ohea
- Maindireak
- Burukoa
- Ohe gainekoa
Erabiliko diren errekurtsoak
Ohea egiteko azalpen hau livestream procaster programaren bitartez egin dugu. Azalpen hau burutzeko web kamera erabili dugu eta gu izan gara ohea egin dugunok.
Helburuak:
- Ohea pausuz pausu behar den bezala egitea
- Goizetan ohea egiteko ohitura hartzea
Gaitasunak
Ohea behar den bezala egiteko gai izatea, inorren laguntzarik gabe.
Egin beharreko ibilbidea (pausuak)
- Lehenik eta behin ohea egiteko beharrezkoa den materiala hartu (goian aipatutakoa)
- Ohearekin hasiz, lehenengo gauza azpiko maindirea jartzea izango da, ohe azpitik ondo sartuz
- Ondoren honen gainean goiko maindirea jarri eta goiko aldea tolestu (bideoan ikusten den bezala). Era berean, ohe azpitik sartu ere.
- Burukoaren maindirea jarri, maindirean bi eskuak sartuz eta burukoari tiratuz eta ondoren bere lekuan ipini.
- Ohe gainekoa, ohe eta burukoaren gainean jarri eta ondo luzatu eta azpitik sartu.
- Bukatzeko, eskua, burukoaren azpitik pasa, ohe gainekoak forma hartu dezan.
Ebaluazioa/errubrika
DESKRIBAPENA | BAI | GUTXI GORA-BEHERA | EZ |
Goiz guztietan egiten du ohea | 100% | 0% | -100% |
Ohea egiteko behar den material guztia hartu du | 100% | 0% | -100% |
Azpiko maindirea era egokian ipini du, aldeetatik era egokian sartuz | 100% | -15% | -25% |
Gaineko maindirea era egokian jarri du, go iko zatia tolestuz | 100% | -15% | -25% |
Burukoaren maindirea inoren laguntzarik gabe jarri du | 100% | -10% | -20% |
Ohe gainekoa era egokian ipini du eta burukoaren azpitik eskua pasa du forma egokia hartzeko | 100% | -15% | -25% |
Originaltasuna ez da zuena :((((
ResponderEliminar